- Zaporetsuagoak dira:
Artisau moduan eginak, jatekoaren benetako zaporea, aroma eta kolorea berreskuratzen dute. Nutrieneak osorik mantentzen dituzten kalitaterik goreneko produktuak dira.
- Osasuntsuagoak dira:
Sistesiko produktu kimikorik gabe lortutako produktu garbiak dira produktu ekologikoak. Ez dute herbizidarik, ongarri kimikorik, hormonarik, egonkortzailerik, kontserbagarri artifizialik, ezta zapore-indartzailerik ere. Gure organismoari epe ertain edo luzera kalte egin diezaioketen elementu horiek gabe, jateko horiek errazago barneratzen ditu gure ornanismoak eta abertsagoak dira mineraletan, bitaminetan eta antzekoetan, liseritzea ere lagunduz.
- Ingurumenarekiko errespetu handiagoz jokatzen dute:
Produkzio-prozesuan ez da hondakin kutsatzailerik sortzen, eta biodibertsitatea zaintzen da. Laboratza ekologikotik datozen elikagaiak kontsumitzen ditugunean, ingurumena zaintzen laguntzen ari gara, eta lurra, ura eta airea kutsaduratik babesten ari gara. Ez da genetikoki manipulatutako organismorik erabiltzen, eta, horrela, ezpezie autoktonoak zaintzen ditugu.